Baloreak || Web Orri Ofiziala

ONGI ETORRI BALOREAK PROIEKTU MUSIKALAREN WEBGUNE OFIZIALERA!

Baloreak giza balioak Euskal Herriko txoko guztietara musikaren bidez helarazteko sortu dugun proiektu bat da, eta 8-14 urte bitarteko bost haurrek osaturiko musika talde bat du ardatz.

NetsanetKaiet, Luna, Iradi eta Asier  kantua biziki gustuko duten bost neska-mutil dira. Baloreak giza balioei balore handiz helduko dien proiektu berritzailea da.

Haur euskaldunak mundura!

 

Kideak

Iradi, Bilbo

Iradi, etxeko dantzari arina, kantari fina, alaia bezain sorgina, ameslari nekaezina, triste gaudenerako aspirina.

Halakoxea da gure begi-urdina, egunero erakusten digu bizitzeko duen grina.

Asier, Iruñea

‘Txapela buruan eta ibili munduan’ lelopean bizi da gure 12 urteko Asier xelebrea. 

Konplexurik gabe, bere ahotsa eta sinpatiarekin, euskal gaztediarekin batera sentipenak piztera eta ongi pasatzera datorkigu. 

Kaiet, Getaria

Baloreak taldeko gazteena da Kaiet; bederatzi urte ditu. Haren begien distirak txundituta utziko zaitu. Hitz gutxirekin asko esaten duen horietakoa da.

Biolina bere alboan izan du bere ibilbide musikal guztian, eta musika maite duela argi utzi du une oro.

Netsanet, Baiona

Bost haurridetarik gazteena da eta talde huntan bostetatik zaharrena. Erroak Afrikan… eta Euskal Herrian errotuak. Begi-pindartsu, irri-zabal eta zango-erne!

Horra Netsanet baionarra!

Animatzen da kantu emaiteko edo dantza egiteko aukera den aldi oro!

Luna, Berriozar

Luna orain dela 13 urte jaio zen, Berriozarren. Musikazale amorratua da, eta pianoa jotzea, dantzatzea eta abestea maite ditu. Musika eskolako lagunekin musika talde bat sortu du, eta Lunak piano-jotzaile eta abeslari aritzen da.

Hortaz gain, gimnastika erritmikoan aritzen da bere herriko taldean, eta Gaztegunean antolatzen diren ekintza guztietan parte hartzen du. Irrien laguna da Luna, ez baitu mundua beste modu batera ulertzen.